Hauxe da Eguna egunkarian 1937ko urtarrilaren 1ean argitaratu bertsoa, Utarre izenpean (Urkiaga'tar Estepan?). Transkribatzerakoan t, r eta l tiletdunen tokian -tt-, -rr- eta -ll- ipini dugu bokalen artean bada, baita zenbait inprenta-akats zuzendu ere.
BERMEO'TIK
Biotz andiko kistar-betia
txiroen errukarria,
arrokeririk iñoiz ez dozun
jakintsu adin argia.
Edonun ta Edozeñeri
azalduagaz egia;
gaitz egiñaren bi(l)durrik gabe
dago zure arpegia
euzkotarrari, ¿nok emon dausku
zu lako lendakaria?
Urte askotan ostikopian
beti langille txirua,
gose zittalak amurraturik
bide txarretik darua.
Au da merio askok galdu dau
¡Oi! kistartasun berua;
orreik aberats biotz bakuak
daukela onen errua…
oker guztiak zuzenduteko
eldu-ete da ordua?
Erri ta itxaso, solo ta baso,
aberatsaren eskuan,
eta txiruak makillapian
txakurrak geralakuan
Azalez dira katolikuak
Judas dabille kolkuan;
Erruki gara jausten bagara
barriro orrein eskuan,
Joseba Andoni au zuzentzeko
oraintxe zagoz lekuan.
Agur bero bat Joseba Andoni
damozu neure bijotzak,
entzun ondoren mundua-ziar
zuk esan dozuzan hitzak,
Azaldu dozuz guda zittalen
ate ixilleko giltzak,
baita ze asmo darabillen be
gure aurka aberatsak,
au ikusiaz jakittun gara
zer ein biagun bakotxak.
Agur, urte-zar malkoz betia
ta ainbeste euzko-gudari,
barri obea izan daiguntzat
eskatu gure Jaunari.
Euzkera otoitz eta mintzatu
baitta idatzi ugari:
euzko-janzkija emon dayogun
euzkeldun sortu danari,
gorputzik bako arimia da
euzkera bako Euzkadi.
UTARRE
Bertsoa Jose Antonio Agirre lehendakariari eskainita dago. Lauaxetak kopla mota hori gutxi ibili arren, horko pentsamoldea oso ondo egokitzen zaiola ezin uka.
Kaixo, jurtzixabi: Gogoratu zinen atzo Lauaxetaren heriotzaren urteurrena zela? Ziur nago baietz… Agur bero bat motel!!!